Jarduerak

  • Bisitaldi gidatuak Pagoetako Parke Naturalera.
  • Inguruko herrietara bisitaldiak.
  • Ibilbide balizatuak mota guztietako mendizale eta ibiltarientzat.
  • Jarduera ekologiko-kulturalak.
  • Surf ikastaroak.
  • Bizikletentzat egokitutako bideak.
  • Zaldietan ibilaldiak.
  • Nekazal jarduerak.
  • Golf zelaia.
  • Udal igerilekuak.
  • Frontoia, saskibaloi kantxa, futbitoko pista.
  • Hondartza.
  • Piraguak.

Turismo Kulturala

Urola Kostako eta Urola Garaiko Mankomunitateak antolatutako bisitaldi gidatuak inguruko herriak eta horien ingurunea ezagutzeko:

  1. Industria ondarea: Agorregiko burdinola, Pagoetako Parke Naturala eta Mirandaolako burdinola, Legazpin.
  2. Zarauzko multzo arkeologiko eta monumentala, baserriak eta ermitak.
  3. Zumaiako itsaslabarrak, itsasertzeko flyschak. Ignacio Zuloaga margolariaren eta Julio Beobideren museoa.
  4. Getariako historia eta monumentuak.
  5. Orion bisita kulturala, arrantza, merkataritza, itsasontzigintza eta tradizioak ezagutzeko.
  6. Chillida Leku Hernanin.
  7. Erlijio ondarea: Antiguako ermita Urretxun, Loiolako Basilika Azpeitian.
  8. Ekaingo kobaren erreplika, Ekainberri, Zestoan.

Turismo aktiboa

  • Pagoetako Parke Naturala
    • Pagoetako Parke Naturalak honakoa eskaintzen die gure bezeroei: menditik ibilbideak egiteko aukera; erdi-gatibualdian hazitako animaliak ikusteko aukera, esaterako, oreinak, pottokak (euskal poneyak) eta betizuak (behi arraza primitiboa, desagertzeko arriskuan dagoena); lorategi botaniko bat bisitatzea, 15 hektareakoa eta mundu guztiko 4.000 landarerekin; burdinola hidrauliko bat eta XVIII. mendeko errotak funtzionatzen ikusteko parada; Iturraran baserria ezagutzea, bertan dago parkeko informazio eta interpretazio gunea; zaldian ibilaldiak egitea, eta abar.
  • Trekking-a Gipuzkoar kostaldean zehar
    • Deba-Zumaia
    • Orio-Donosti
    • Zarautz-Zumaia
    • Done Jakue bidea
  • Kanoan paseoak Oria Ibaian.
  • Itsasontzi bidezko ibilaldiak: Orio-Donostia. Zumaian, itsaslabarrak ezagutzeko.
  • Bizikletentzako egokitutako bideak: bidegorriak.
    • Oiartzungo Arditurriko Bide
    • Andoaingo Leitzaran Road
    • Kostaldeko bidea Getaria-Zarautz
  • Zaldi gaineko paseoak Pagoetako Parke Naturalean.

Turismo gastronomikoa

Egonaldian zehar, kresal eta arrain errearen usaina nabaritu ahalko dute gure bezeroek, Getaria, Orio edo Hondarribia bezalako herri arrantzaleetako itsas portu tipikoetan, sagardotegietako menua dastatu ahalko dute edo Donostian pintxotara joan ahalko dira. Bestalde, gastronomiarekin lotutako museoak bisitatu ahalko dituzte: Gorrotxategi gozotegiaren museoa (Tolosa), Igartubeiti Baserria (Ezkio Itsaso), Artzaintzaren Ekomuseoa (Legazpi), Iturrarango Erlategi Didaktikoa (Aia), eta abar.

Gure produktu tipikoak:

  1. Babarrunak
  2. Sagardoa
  3. Txuletoia
  4. Mamia
  5. Arrain errea
  6. Bakailoa
  7. Idiazabal gazta
  8. Txakolina, bertako ardoa eta Txotx Sagardotegian.